Erdia falta da

Egilea: Karlos Santisteban

Argitaletxea: Ediciones Beta III Milenio

Iratxe eta Josu lagunak baino zerbait gehiago dira: maiteminduta daude. Abentura eta ezustez beteta dagoen ipuin honetan neska-mutilak halako zurrunbilo zoro batean harrapatuta daude eta, bidenabar, hainbat gaitaz hitz egiteko aukera izango dute. Bidean denetarik dago: bihotz erdian jotzen duten olerki eta eztenak, galtzerdi-metak, Euskal Herria zeharkatzen duen Korrika, erdi beteta erdi hutsik dagoen euskararen botila, umorea, gertaera erdiragarriak…
Erdia ere ez dakizu…