Errekastoa

Egilea: Francoise Laurent

Argitaletxea: Ttarttalo

Ilustratzailea: Chiara Dattola

Ziri-ziri, miri-miri! Nondik dator euri-ura? Hodeietatik, noski! Eta nora doa? Itsasora… Errekastoak errekan isuriko du ura, eta errekak, ibaian. Ibaiak, berriz, itsasoan. Eta itsasoko ura, milioika tanta, hegan doaz zerura eta hodeietan pilatzen dira. Eta hodeiak handitu egiten dira, loditu. Eta euria berriz… Uraren zikloa ezagutzeko liburu polita, testu samurrez eta marrazki koloretsuez hornituta.