Eskinoso Isekaria
Egilea: Suzanne Collins
Argitaletxea: Alberdania/Erein
Itzultzailea: Koro Navarro
Katniss Everdeen, sutako neska, bizirik atera da sarraskitik, bere barrutia suntsitu badute ere. Galek ihes egin du, eta Katnissen familia ere bizirik dago. Peeta Kapitolioaren eskuetan geratu da harrapatuta. Hamahirugarren Barrutia egiaz existitzen da, eta badira errebeldeak, badira buruzagi berriak. Iraultza abian da. Lehendik erabakia zegoen Mende Laurdeneko Morrontza krudelean Katniss esparrutik erreskatatu behar zela, eta lehendik erabakia zegoen Katniss iraultzaren parte izango zela, berak ezer jakin gabe ere. Hamahirugarren Barrutia, itzalen artetik aterata, Kapitolio eraisteko asmotan da. Dirudienez, denek, esku hartu dute arduraz antolatutako plan hauetan; denek, Katniss izan ezik.