Eskola hodeian

Egilea: Nerea Arrien

Argitaletxea: Erein

Ilustratzailea: Estibalitz Jalón

Badago aterik gabeko eskola bat.

Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.

Non dagoen leku berezi hori?

Hodeian. Eskola hori hodeian dago.