Esnearen kolorekoa
Egilea: Nell Leyshon
Argitaletxea: Alberdania
Itzultzailea: Irene Aldasoro
Mikrokosmos ahaztezina, indarrez eta samurtasunez betea. Urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai eta gizarte baten fresko hunkigarria. 1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak. Bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen dute gurasoek, eta bizitza berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten. ArgItzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. itasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere. Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.