Eszenatokietako aztarnak hasten direnean

Egilea: Amaia Iturbide

Argitaletxea: Erein

Poesia saileko 21. alea. BISITALDIA Zabaldu zen liburuaren azal hegala. Tartean teilakatzeak, lekualdaketak alfabeto kriptiko baten transkribaketak eta gutxieneko zerbitzuen isil-apetak –hitzak zein esaldiak janzteko plaketak hontz kubista bati dagozkionak–. Bela bat izan zen leihoaren ordezko apala. Itxi zen liburuaren atzeko azala. Bisitalditik atera baino lehen, gurutzegrama-begizta bat jaso nuen, horixe baita nire bidea eta zortea, ezerezaren leize sakonean ez erortzeko gertatu baitzaizkit ezkongai begi aurreko amarrua eta lorea.