Eta orain badakit
Egilea: Tere Irastortza
Argitaletxea: Pamiela
Eta orain badakit Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula harrez gerokoan eta badakit 2+2 zer den eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz iturri azpian jarri eta ilea garbitzea ilea busti hutsarekin, ala sakatsak askatuz garbitzea, eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez ala buruz behera garbitzea burua, eta negar ezkutuan egitea ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea. Eta orain, 2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren, hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean, edozein gauza idazten dugula idazten dugula zoriontasuna dakigulako idazten dugula eta idazten dugula zoriontasuna.