Etxekalte
Egilea: Harkaitz Zubiri
Argitaletxea: Susa Literatura
Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak. Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari...