Etxetxorotarrak

Egilea: Lur Gallastegi

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Bruno Hidalgo

Lea eta Mattin neba-arrebak aspaldi konturatu ziren familia bitxia osatzen dutela. Aitari sukaldean aritzea gustatzen zaio, eta etxean beti dago janari usaina; amak, ordea, idaztea eta margotzea atsegin du. Goizetan, aitak opilak egiten dizkie egun onak emateko eta amak bertsoak eta olerkiak kantatzen, eskolan ondo pasa dezaten. Etxetxorotarrak dirudite batzuetan.