Euskal herrietako ipuin gaiztoak

Egilea: Juan Kruz Igerabide

Argitaletxea: Cénlit Ediciones

Ilustratzailea: Elena Odriozola

Maitagarriak eta sorginak airearen eta ezerezaren tarte-tartean bizi dira. Badira zirrikituak haiek ikusteko, gardentasunean ikusten dakitenentzat: haurrentzat alegia. Badira sorgin maitagarriak, bere makilatxo eta guzti, auzokoei laguntzen dietenak; eta badira sorgin gaiztoak, amaren edo aitaren lekua hartzen dutenak, eta ez dute atsedenik izaten haurrak galbidera eraman edo hondatu arte.