Euskal herrietako ipuin harrigarriak III
Egilea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Cénlit Ediciones
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Euskal herrietako ipuinen hirugarren ale hau ere Jose Maria Satrustegik Joxe Miel Barandiaranek, Joxe Arratibelek eta enparauek jasotako kontakizunetan oinarritua dago. Oraingoan, etxera bueltarik ez duten abenturatan murgilduko gara. Honelako ipuinek adierazten diote haurrari bizitzan bakarrik moldatzeko trebeziak landu behar dituela, hala gorputzekoak nola psikekoak; izan ere, egunen batean ez du gurasorik izango, edo gurasoek ezin izango diote lagundu. Bizirauteko eta berez heltzeko gai izan beharko du; ez dago umetokira bueltatzerik. Bizitzak eskaintzen dizkigun objektu magikoak aurkitu behar horretarako, eta erabiltzen ikasi. Pertsona bakoitzak barruan duen ahalmena azaleratzeko unea da.