Euslandia
Egilea: Miriam Luki
Argitaletxea: Lanku
Eskuartean duzun liburua Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturginzaren Transmisioa Graduondokoaren emaria da; berau du abiapuntu eta elikagai. Miriam Luki kazetariak aipatu graduondokoaren bigarren edizioan ikasle gisa eserleku bat bazuen ere, berton bizi izandako prozeauari esker, barne gogoeta ezin ederragoa harilkatzea lortu du. 2009ko ekainean amaitu abazen ere bigarren edizioa, denboraren liseriketak Euslandia liburua ondu du. Eta, autoreak, halaxe jartzen du irakurlearen eskura. Pentsamenduak, askotariko ikuspuntuak, iritziak eta ikasturte bateko joan-etorriak jostunaren ofizioarekin mamituak eta josiak. Ohialgintzaren jardunari begirik kendu gabe, gogoeta liburua, eraikitzen du Miriam Lukik. Bai horixe. Garaiak horrela eskatzen duelako, besteak beste. Eskutartean duzuna kronikatik haratago doan ariketa oso pertsonal bat da. Kokapen baten errelato bat, hain zuzen ere. Lanku argitaletxeak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetzan argitara dakarkite Euslandia liburua udako tarteak pentsamenduaz osatzeko.