Ez duzu deus ikusi Fukushiman

Egilea: Daniel de Roulet

Argitaletxea: Cénlit Ediciones

Itzultzailea: Inma Errea

Daniel de Rouletek zentral nuklear batean lan egin izan zuen injineru gisara. Gero militante antinuklearra bilakatu zen, eta zenbait eleberri idatzi ditu epopeia atomikoaren inguruan.
Liburu honetan, Daniel de Rouletek gutun bat idazten dio lagun duen neska japoniar bati Fuku­shimako istripua gertatu eta berehala. Bertan, bere sentipenekin eta zenbait erreferentzia literariorekin batera, zentral nuklearren inguruko gogoeta egiten du.
«Geure tranpan harrapatuak izan gara: sistema bati lagundu diogu jakinik sistema horrek heriotz izugarria zekarrela bere baitan.»