Fikzioaren izterrak

Egilea: Ur Apalategi

Argitaletxea: Susa Literatura

Milaka historia txikiz osaturik dago letra larriz idazten den Historia. Brechten liburuak irakurri dituenak, adibidez, badaki norko eraiki zituen Egiptoko piramideak edo Lima distiranteko etxeak. Alegia, edozein hiriren historia bertako biztanleena da, haien bizipenen metaketa. Eta liburu honetako gasteiz duzu.
Ispilu handi batez baliatu izan balitz bezala islatu du hiria Xavier Montoiak, gasteiztarren kontzientzietan barneratu da, gerra zabila bukatu eta hogeigarren mendeko azken urte bitarteko kontakizunak idaztean. Militarrez eta apaizez jositako hiri txikiari industriaren etorrerak eragindako aldaketaz jabetuko zara, baina horiek guztiak gorabeheara, baita ere aldakaitz irauten duenaz.
Nolanahi den, Gasteiz izan beharrean, berdin izan zitekeen Bombay edo Aberdeen, liburu honetako pertsonaien maitasun, beldur, gorroto, zalantza eta itxaropenak antzekoak baitira funtsean munduko zoko guztietan.