Filiala
Egilea: Sergei Dovlatov
Argitaletxea: Txalaparta
Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean –ez gehiago, ez gutxiago–, absurdokeria-erauntsi hau.Emakume bat, haurdun, nire sofan, maindiretan bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra, gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik.Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot bukaerarik egonezin honi».