Futbolari Basatiak: Raban, Heroia

Egilea: Joachim Masannek

Argitaletxea: Mezulari

Ilustratzailea: Jan Birck

Itzultzailea: Naroa Zubillaga

Rabanek aulkiaren bosgarren hanka dela sentitzen du, eta gainerako Basatiek taldean eduki nahi ez dutela uste du. Willik Urtezahar gauean futboleko orakuluari kontsulta egiteko gomendatzen dio. Urteko azken gauean Raban isilka estadioan sartzen denean, gainerako Basatiak ere han agertzen dira: guztiak daude gertakari handia ikusteko irrikaz. Azkenean, magia balitz bezala, fokuak pizten dira eta Alemaniak inoiz izan dituen futbolaririk handienak agertzen dira. Orduan, futboleko izarrek Rabanekin jokatuko dute! Futbolari Basatiek kirioak dantzan dituzte. Izan ere, nork jasoko du taldearen etorkizunari buruzko orakuluaren mezua... eta zer esango du mezuak?