Gaizki ulertua
Egilea: Irène Némirovsky
Argitaletxea: Alberdania
Ilustratzailea: Jose Antonio Sarasola
Irène Némirovskyren lehenbiziko eleberria egilearentzat ezaguna den gertaleku batean hasten da: Hendaian, 1939ko abuztuan, senarrarekin eta bi alabekin bere azken oporraldia igaro zuen tokian, hain zuzen, “gezurrezko euskal estiloko” etxe haietako batean, “kanela eta laranja loreen perfumea darion harea beroko” hondartza batetik bi pausora. Ez ote zuen gero pentsatzen “abuztuko zeru” honen azpian gertatuko zela iragarria zegoen itun germano-errusiarra, azkenean naziotasun frantsesa lortzeko zeuzkan itxaropen guztiak zapuztuz? Eta bai bitxia gertatzen dela maitale zapuztuaren azken aitormena: “Horra ba, amaitu da… Zoriona zen, eta ni ohartu ez…” Mingostasun hori al da herrialde bati izandako hogei urteko fideltasunaren prezioa, hain zuzen liburu honetantxe, Montmartreko gailurretik Bidasoaren ertzeraino bere sua hain era hunkigarrian aitortuko zion herriaren ordaina? Areago, kontaketa honetako heroina gazteenak, neskato bihurria, France du izena…