Gasteizko gaztetxea 30 urte
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Autoedizioa
Esku artean dauzkazun hitzak, istorioak, batailak eta zerbait gehiago, Gasteizen 1988an okupatutako leku bati buruzkoak dira. Orain ulertuko duzu zergatik den espazio hau milaka pertsonaren geografia sentimentalaren parte. Ulertuko duzu zertarako gai garen horretara jartzen garenean, eta, azkenerako, nik bezala pentsatuko duzu: noizbait nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire amaren Gaztetxeak iraunen du zutik.