Gasteizko hondartzak

Egilea: Xabier Montoia

Argitaletxea: Susa Literatura

Bada aldi bat edozein gizonen bizitzan, ume izateari utzi eta, oraindino gizon oso bilakatu ez dela, norantz doan ezjakin, arineketan abiatzen dena, helmuga bakarra heriotza duen lasterketan. (Urte latzak izan ziren haiek niretzat, eta ez gerragatik bakarrik). Hori gerora ikasten da, noski, askoz gerorago. Horretaz jabetu arte, hortxe iharduten dugu zoro moduan, beti aurrera egin guran, gizontasuna deritzan paradisura heltzeko irrikan.