Gauza misteriotsua

Egilea: Julian Gough

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Jim Field

Itzultzailea: Edu Zelaieta Anta

Gaia: Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna. Girotzea: Baso bat, udaberrian. Bildumaren laburpena: Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla. Laburpena: Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia? Aurkitu ote du Untxik bereak baino ohitura okerragoak dituen izakirik? Untxik argi duela dirudi, baina bere bizitzako egunik onena txarrena bihurtzen denean Hartzen laguntza beharko du…