Gerrateko ibilerak
Egilea: Iñaki Alkain, Antonio Zavala
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Bigarren aldiz da plazan Gerrateko ibilerak, Iñaki Alkainen kontakizun harrigarria, 1936-1939an bizi izanak gogoratuz idatzia. Lehen aldiz, Auspoan plazaratu zuen Antonio Zavalak, 1981ean —Alkain hil eta hamar urtera—, hiru liburukitan.
Orain, Xabier Andonegik eta Pello Esnalek, euskara batuan jartzean, erabat errespetatu dute jatorrizko sintaxia, eta ahalik eta gehien gainerakoa, batik bat lexikoa. Zeuden zeudenean utzi dituzte bertsoak eta Zavalak baliatutako dokumentuak.
Luis Gardek idatzi du aurkezpena eta Begoña Durrutyk egin ditu irudiak.