Gilen eta Kakapirri taldea
Egilea: Manuel J. Rodríguez
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Santy Gutiérrez
Itzultzailea: Aitor Arana
Gaia: Fedek Gilen eraso ohi du; gelako “harroputza” omen da Fede. Hala ere, Gilenek aurre egiten dio, bere lagun eta ikaskideen laguntzaz, Kakapirri taldearen laguntzaz, alegia. Girotzea: Hiri batean, gaur egun. Laburpena: Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin. Hala ere, gutxien espero duena da Fede, ikasgelako harroputza, bere aurka hastea. Eta gelako ikaskideek haren irainak etsipenez onartuko zituztenik ere ez zuen pentsatzen. Baina denak du muga, eta Gilenek plan bat martxan jarriko du.