Gipuzkoako historia ipuinen bidez. KAXA (11 ipuin + DVD-ROM bikoitza)
Egilea: Batzuen artean (Ilustratzaileak: Batzuen artean)
Argitaletxea: Elkar
Hamaika liburuxkako bilduma, gaztetxoei modu errazean Gipuzkoako historiaren hainbat zertzelada eskainiz. Hamar ipuinek eta laburpen gisa eskaintzen den hamaikagarren liburuxka batek osatzen dute bilduma osoa. Ipuin bakoitza Gipuzkoako herri batean kokatu da, garaian garaiko ohitura eta bizimoduaren berri emateko baliatuz.
1 Harriek historiak kontatzen dizkigute
2 Ekaingo haitzuloan
3 Opari bat egunsentian
4 Zilarrezko txanpon bategatik
5 Kixmi etorri da
6 Bizimodu berri baten bila
7 Mirandaolako uraren historiak
8 Kortsario zaharraren negarra
9 Hildako semearen itzulera
10 1936ko Gerra
11 Herriz herri, mendez mende
Bi DVD-ROMetan liburuxketan argitaratutako hamar ipuinetan oinarritutako marrazki bizidunak daude. Horrez gain, ipuinetan oinarritutako jolasak ere eskaintzen dira: puzzleak, labirintoa, margotu, idazketa txokoa, memoria jokoa.