Goliat eta izarrak

Egilea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Gaia: Maren eta Aiert Joanes artzainarekin elkartu dira Aralarren. Joanesen eskutik Aralarreko naturaren edertasuna eta handitasuna hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Girotzea: Gaur egun, Aralarren. Bildumaren inguruko informazioa: Aralar mendilerro handia, Aralar mendikate zabala ezin da liburu batean sartu. Baina ipuinotan barneratzen bazara, mendi bat baino gehiago mundu bat deskubrituko duzu: itsaso zaharrak eta glaziarrak, leizezuloak eta amildegiak, pertsonaia harrigarriak eta animalia interesgarriak. Aralar zarela sentituko duzu, Aralar garela. Ausartu, ahoskatu hitz magikoak, eta sartu... Garalar-maralar! Bilduma honek lau liburu izango ditu. Laburpena: Maren eta Aiert Txindokira joan dira Joanes artzainarekin. Kasik igerian sentituko dira han. Kasik hegan. Elur jausi beldurgarri baten berri izango dute han. Eta pintore itsuarena. Eta izarrak edaten dituen Goliat txakurrarena…