Gurarien esku-jolasa

Egilea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Aizkorri

Ilustratzailea: Eider Eibar

Jolas-ordua da ikastolan eta maisua jolaslekuko bazterrak zaintzen ari da Maider ikasle xaloa hurbildu zaionean. Jolas bat egiten uzteko erregutu dio maisuari, jolas berezi-berezia: Gurarien esku-jolasa. Hasterakoan maisuak gurari bat pentsatu behar izan du berekiko eta, itxaropentsu, Maiderren argibide guztiei jarraitu die. Maisuaren guraria bete ote da?