Hamabi printzesa dantzariak

Egilea: Jacob & Wilhelm Grimm, Sophie Koechlin

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Miss Clara

Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta

Gaia: Maitagarrien ipuin klasikoa. Soldadu gazte batek hamabi printzesen sekretu gordea jakitea lortzen du. Girotzea: Leku fantastiko bat, zehaztugabeko garai batean. Laburpena: Erregeak ez du ulertzen: gauero hamabi alabak giltzapean sartzen ditu, eta hala ere, biharamunean nekatuta eta zapatilak urratuta esnatzen dira. Orduan, agintzen du misterioa argitzen duenari tronua emango diola eta printzesetako batekin ezkonduko dela. Printze asko saiatzen dira, baina huts egiten dute. Egun batean, soldadu umil bat iristen da, eta laguntza magikoari esker, gauez printzesen atzetik joatea lortzen du. Erregearen alabek isilean alde egiten dute lorategi sekretuetan barrena, eta dantza areto izugarri batera heltzen dira. Han dantza egiten dute gelditu gabe, goizaldera arte. ALBUMAK bilduma.