Hamazazpikotan

Egilea: KArlos Linazasoro Izagirre

Argitaletxea: Elkar

Haikua Japoniako poesia-molde tradizional bat da, bere trinkotasun eta edertasunagatik mundu osora zabaldu dena (hiru lerro, bost, zazpi eta bost lerrokoak, hurrenez hurren). Euskal poesian ere baditu jarraitzaileak genero berezi honek, eta horietako bat da

Karlos Linazasoro

: esan liteke hamazazpi silabako poema-modu hori ezin hobeto egokitzen zaiola egileari, bere laburzaletasunagatik, sentipenen esentzia bilatzeko joeragatik, aforismoetan ere erakutsi duen paradoxa eta ustekabeko irudietarako dohainagatik.