Hildakoei esker eta haien erruz
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Norbait hil behar duzunean, begirada ezkutatu egiten da. Gai zara? Galderak. Zeure begiak galbidean uzten bazaitu, atera begiak. Nor da zure ahotsa? Nork behar ditu zure hitzak? Mingainean dituzu. Zure mingainak galbidean jartzen bazaitu, atera mingaina. Lehertu eztarria eta hartu hitzak. Koagulu ustelen artean, negar-jarioak eta irribarreen errautsa. Mendekuaren ordua da. Entzuten dituzu hil-kanpaiak? Zugatik ari dira. Azken partida da. Azken segundoa. Hats finala. Bihotzaren taupada bortitza. Non? Bizkarrean? Erraietan? Hilobiaren doinua da. Garrasika. Norbait hil behar duzu. Igoal, zeure norbait. Eta munstro guztiak zure munstroak dira. Gai zara?