Hiru emakume
Egilea: Sylvia Plath
Argitaletxea: Denonartean
Ilustratzailea: Anuska Allepuz
Itzultzailea: Harkaitz Cano
Argitalpen elebiduna.
Sylvia Plath zuzen-zuzen iristen da bihotzeraino, beti. Amatasunaren inguruan ardaztutako poema hunkigarria duzu hauxe, hiru ahots ezberdinen bidez hezurmamitua. Amatasuna bizitzeko modu bana ordezkatzen du ahots bakoitzak: ama izanda betetasuna erdietsiko duela uste du batak, ama izan ezinaren mina pairatzen bigarrenak, eta ama izan nahi ez arren, erditzea erabakitzen du hirugarrenak.
Sylvia Plathek boz gora irakurria izateko idatzi zuen izaera feminista eta gerraren kontrakoa duen poema hau. 1962an, hil baino urtebete lehenago, BBC irratian irakurri ondotik, errotik aldatu zuen idazketari ekiteko modua. Une hartatik aurrera, ezin irudikatuko zituen poemak bere ahotsean entzun gabe.