HIZTEGI ERRIMATUA
Egilea: Lanku
Argitaletxea: Lanku
Hirugarren berrargitalpenak Andoni Egañaren hitzaurrea darama. Hiztegi honek, alde batetik, euskarazko hitzen hautespen ondo pentsatu bat dakar. Hitz guztien errima-hiztegi bat ez litzateke batere praktikoa izango. Beste aldetik, hiztegiaren egitura -kontsonanteak, bokalak, diptongoak, kategoria gramatikalak eta abar- batasun eta zehaztasun zorrotzean burutua dago. Hiztegiak, noski, batez ere bertsogintzarako eta poesia errimaturako balio du, baino baita hizkuntza osorako ere. Edozein prosa motatan -poesia librea, kanta-hitzak, antzerkia, narrazioa bera-, hitzen soinuekin efektu bat garatu nahi duenak- aliteazioa, adibidez- tresna oparoa aurkituko du hiztegi honetan.