Hurbil

Egilea: Testua eta irudiak: Natalia Colombo

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Hurbil komunikazio faltari buruzko alegia bat da, pertsonen arteko harremanei, indibidualismoari, desirei eta zirrarei buruzko gogoeta poetiko sakona. Ikuspuntu literariotik, kontakizunaren soiltasuna eta barne-lotura dira nabarmenak, protagonisten ekintzen paralelotasuna erakusten baita: ahate bat eta untxi bat, nor bere bakardadean sarturik bizi direnak. Obrak gonbit garbia egiten dio irakurleari: gainerako pertsonei bizkarrik ez emateko, “bizitzaren une soilen baina zoriontsuenak beste batzuekin batera bizitzeko aukera ez galtzeko”, idazleak berak adierazten duen bezala.