Ikerketa
Egilea: Philippe Claudel
Argitaletxea: Igela
Ikerketa, Philippe Claudelek (Nancy, 1962) idatzi dituen lanen artean «sakonena, garratzena da, baina baita umoretsuena ere», Olarraren iritziz. Berak itzuli du Franz Kafkaren eta Aldoux Huxleyren oihartzunak dituen eleberri hori. Ikertzailea, protagonista, enpresa batean gertatutako suizidio sail baten nondik norakoak argitzera bidali dute. Enpresa dagoen herrira iristen denean, ordea, ohartuko da dena, taberna, hotela, enpresaren luzakinak direla: «Absurdoaren umorea darabil. Esan liteke Kafka ulerterrazago bat aurkezten duela liburuak».