Ilekizkur, hiru hartzak eta Txirri, Mirri eta Txiribiton

Egilea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

Argitaletxea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

Behin batean, Txirri, Mirri eta Txiribitonek txango bat egitea erabaki zuten. Motxila, zakua eta kanpin-denda harturik, mendian gora abiatu ziren asteburu pasa.

Bi egun, harantz-honantz, noraezean eta ia jatekorik gabe ibili ziren. Baina, halako batean, zorionez, neskato ilekizkur batekin topo egin zuten:

-Txirri, Mirri eta Txiribiton! Hau poza! Ni ilekizkur naiz eta hemendik oso gertu bizi naiz! Zatozte nirekin eta jateko zerbait emango dizuet! Gure lagun pailazoak, poz-pozik Ilekizkurren atzetik abiatu ziren. Baina ez zekiten neskatoa gezurretan ari zela. Bera ez baitzen bertan bizi.