Inurriak eta New York misioa

Egilea: Pere Tobaruela

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Andres Meixide

INURPANPOX, INURRINDAR, INURMALGU eta INURMAIL, horra INURRIAK brigada bereziko lau kideak, munduko bazter urrunenera ere joateko prest daudenak, misterio ilun eta nahasienak ere argitzeko. New York misioa-k Amerikako Estatu Batuetako hiri jendetsu hartara daramatza INURRIAK. Liberty Island-en hasten da kasua, etxe orratz erraldoien aurreko uharte txiki horretako biztanle ezagunena –Askatasunaren Estatua ospetsua– bere lekutik mugitu eta joan egin baita, bere kasa!