Inurriak Paris misioa
Egilea: Pere Tobaruela
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Andres Meixide
INURPANPOX, INURRINDAR, INURMALGU eta INURMAIL, horra INURRIAK brigada bereziko lau kideak, munduko bazter urrunenera ere joateko prest daudenak, misterio ilun eta nahasienak ere argitzeko. Paris misioa-n Frantziako hiriburura doaz INURRIAK. Père-Lachaise hilerrian hasten da kasua, gorpurik gabeko krimen bat gertatzen denean: kanposantu erraldoi hartako zaindariak dio morroi beldurgarri batzuk ikusi dituela neska bati tiro jotzen, eta neska hori desagertu egin dela gero!!!