Ipuinen haria
Egilea: Ferida Wolf / Harriet May Savitz (Itzultzailea: Uxue Alberdi; Ilustratzailea: Elena Odriozola)
Argitaletxea: Ttarttalo
Babba Zarrah-k artilezko tapaki polita bat dauka.
Haurrei ikaragarri gustatzen zaie bertan eseri eta amona xaharraren istorioak aditzea.
Egun batean, herrixkako bizilagunek arropa berriak behar dituztela ikusiko du Babba Zarrah-k.
Isilka, harizko tapakia askatzen hasiko da, ipuinen hariarekin arropak josteko.
Laster desagertuko da tapakia, baina herritarrek ez dituzte haurrak ipuinik gabe utziko...
Elena Odriozolaren marrazki ederrekin jantzitako ipuin hunkigarria.