Isilik! Medikuntza
Egilea: Mario Onaindia
Argitaletxea: Hiria
Gure gizartean zerbait ukiezina, kritika ezina eta kritikatu gabea, zeinaz inor ez baita ausartzen gaizki mintzatzera ez auzipean jartzera badago, badirudi, orain erlijioa ere problema bihurtzen hasia denean, gauza sakratu hori medikuntza dela. Medikua herri osoaren zerbitzutan dago, apaiza bera baino apaizagoa omen da, gizon guztien zerbitzutan baitago, kontutan hartzen ez duelarik zein klasetako diren, aberats edo txiro. Egia ote? Baina, nola liteke horrelakorik egungo gizarte kapitalista batetan? Ala, beste gainerako gauza uki ezin eta kritika ezinak zirenak bezala, ez ahal da ideia hori ere nagusi den ideologiaren parte bat, baina egiaz errealitate zapaltzaile bat estaltzen duen zerbait? Hospitalea ez ahal da bilakatu entrepresa kapitalista bat, gainerako entrepresa kapitalisten ezaugarri guztiekin? Galdera hauek erantzutera datorkigu 1968ko Frantziako maiatz-ekaineko erreboltaren babesean sorturiko Comités d’Action Santéren liburu hau, eta hortxe datza honen interesa, aurreiritzi finkotu bat zalantzan jartzera datorrela.