Itzuliz usu begiak

Egilea: Anjel Lertxundi

Argitaletxea: Alberdania

Idazleak gogoeta egiten du bere tailer literarioan eskura dituen langai nagusiez. Horietako bat –eta inondik ere ez gutxienekoa–, itzulpengintza da. Literatura itzulia, bereziki euskarara munduko hainbat eta hainbat hizkuntzetatik ekarritakoa. Literatur sorkuntzak –bereziki euskarazkoak, laburragoa baitu tradizio literarioa– ezinbestekoa du hizkera literarioaren eraikuntza, eta eraikuntza horrek ezinbestekoa du itzulpenak –itzulpen onak, jakina– dakarren ariketa malgutzailea eta, hein berean, muga birrintzailea.