Izadia
Egilea: Garazi Albizua
Argitaletxea: Cénlit Ediciones
Izadia hiria eskualde honetako hiririk handiena da. Horrela ikasi egin dugu eskolan. Kristal beltzeko harresi batek inguratzen du hiria. Inork ez du inoiz harresi hori gurutzatu. Ez dakigu beste aldean lurra ote dagoen, eta ez dugu hori jakiteko ahaleginik ere egin. Hiriko bizitza zenbait zergak zein arauek antolatzen dute. Inork ez du gogoratzen noiz ezarri ziren lege txar horiek. Batzuek diote jainkoen hitzak direla; beste batzuek, aldiz, deabruarenak. Nik, deabrukumea naizenez, argi dut infernuaren barne-barneko haragitan pentsatuak direla.