Izuen eskultorea

Egilea: Josu Unzueta

Argitaletxea: Mezulari

Ilustratzailea: Iraia Okina

Stefan Leisser duk ispiluan begira dagoena, bai. Eta begirada horrek beldur ematen dik, ez haiz kristal barruko so izu horri eusteko gauza. Denok zeukaagu kriminal bat erraietan, baita heuk ere, esan diok heure buruari ahapeka. Eta begiak begietatik jausi zaizkik, hitzei aitzakiaren hatsa darielako.