Jack Txikiren balada

Egilea: Mikel Valverde

Argitaletxea: Cénlit Ediciones

Ilustratzailea: Mikel Valverde

Itzultzailea: Jone Hualde

Jack TXIKI txerri margolaria da, baserri batean lasai bizi dena. Lasaiegi, agian. Kasualitatez, egun batean pirata itxura zuen gizonkote lotsagabe bat iritsi zen. Sorbalda gainean zeraman loroak salatzen zuen. Jackek, orduan, ideia bat izan zuen: loroz mozorratzea abenturak bizitzeko. Une hartan, ezin imajinatu abenturak ez direla beti batek nahi bezala suertatzen. Hori bai, merezi du hark bizitakoa kontatzea, aparteko abentura izan baitzen!