Jira bueltan: betiko 50 kanta eta jolas
Egilea: Idoia Etxeberria
Argitaletxea: Autoedizioa
Ilustratzailea: Eider Eibar
IRA BUELTAN: betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa.
Zer da Jira bueltan?
Bilduma bat: 14 jolas, 30 kanta-jolas eta 7 abestiko liburuxka (letrak, azalpenak, irudiak) eta DVDa (bideoak).
Zer adinetako umeentzat?
0-12 urte, baina batez ere 4-10 urte bitartekoentzat.
Norentzat da aproposa?
Umeekin jolastu nahi duen edonorentzat, baina bereziki guraso, irakasle eta hezitzaileentzat.
Liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolas guztiak "Ahotsak ikasgelan" webgunean ere jarri dira herritarren eskura (ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak) eta webgune horren bidez erosteko aukera ere badago.