Jolas egiteko nire maletatxoa
Egilea: Mathilde Bréchet
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Mathilde Bréchet
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Maleta txiki honetan irakurtzeko liburu bat eta jolasteko buru-hausgarri bat daude. Bi euskarrietan hainbat animalia azaltzen dira, eta horietako bakoitzak gogokoen duena erakutsiko digu: baleak itsasoan murgiltzea maite du, tximinoak mihia ateratzea eta hartzak zuhaitzen kontra igurztea... Ipuina zein jokoa marrazki samurrez eta koloretsuez hornituta daude, eta edonora eramateko egokiak dira maletatxoan sartuta.