Jose Maria Iparragirre. Haizearen semea

Egilea: Pako Aristi

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Juan Carlos Nazabal

Hainbat liburuxkaz eta DVD batez osatutako bildumaren bidez gaztetxoei, modu errazean, Gipuzkoako pertsonaia ospetsuei buruzko hainbat zertzelada eskaini nahi zaizkie. Kontakizun bakoitzean pertsonaia bakoitzaren bizitzako hainbat pasadizoren berri ematen da. Argentinatik iritsi berritan, Jose Maria Iparragirre diligentzian zihoan beste bi bidaiderekin, lapurrek bahitu zituztenean. Preso egon ziren orduetan Iparragirrek bere bizitza kontatu zien: karlistaldiko kontuak, munduan zehar egin zituen bidaiak, bere abesti sonatuak...