Joxe Zapirainen Bertso-Malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez

Egilea: Pio Perez Aldasororen

Argitaletxea: Labayru

Pio Perez Aldasorok egindako lana da, Joxe Zapirainen Bertso-Malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez izenekoa. Izenburuak berak laburtzen dau liburuaren edukia. Izan be, Joxe Zapirainen bertsoak Auspoan argitaratuta dagoz, baina egileak testuinguru historikoan kokatu ditu. Bertsolaritzari jagokonez, ez da plaza-gizona, ez dau publikorik behar. Bertsoak etxe barrurako eginda dagoz, etxekoen artean komunikatzeko, komunikabide intimoa da.

Testuingurua gerra zibila da, han galdu zituelako Zapirainek seme bi. Sufrimendu handiak igarotako gizona izanik, bertsoa da horren adierazpidea; berbarik egin ezin eta bertso bidez komunikatzen dira aita-semeak.