Joxemeren asmazioak

Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi

Argitaletxea: Elkar

Alferra da Joxeme: gauza guztien gainetik ohean gelditzea gustatzen zaio, ezer egin gabe. Baina atzetik ditu beti helduak, hau eta hori egiteko aginduz. Joxemek, orduan, ohelikopteroa asmatuko du, ohetik mugitu gabe edonora joateko, eta era guztietako abenturak biziko ditu, munduko bazter guztietan.