Judy Moody: neska detektibea

Egilea: Megan Mc Donald

Argitaletxea: Mezulari

Ilustratzailea: Peter H. reynolds

Itzultzailea: Aintzane Atela

Liz Inkwell agente, Judy Drewdy ere deitua, Ikertzaile Onenen Klubeko Kidea (IOKK) Gau ilun eta ekaiztsua zen. Euri-tantek leihoan jotzen zuten. Tximistek distira eta trumoiek burrunba egiten zuten. Hortz erraldoien antzeko itzal beldurgarri batzuk hormetan dantzan ari ziren. Tik-tak, tik-tak jotzen zuen erloju zaharrak, bihotz izutu baten antzera taupadaka. Fantasma batek bezain isil igo zituen eskailera ilun-ilun haiek. Oinutsik, hanka puntetan, korridore ilun-iluna zeharkatu zuen, ate ilun-ilunera iritsi arte. Judy Moody detektibe lanetan hasi zaigu oraingoan. Disfrutatu!