Kaiuko bat elurretan

Egilea: Lourdes Unzueta

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Eider Eibar

Fatimatuk ez du elurra ezagutzen. Gauza zuri, fin eta arin bat dela esan diote lehenengo. Handik pixka batera, galdetu duenean, negu partean, hotz egiten duenean, zerutik erortzen den zerbait dela esan diote. Bere irudimenean ez du asmatzen zehatz-mehatz elurra zen den asmatzera. Halako neguko egun batean, ohetik jaiki eta lera bat aurkituko du sukaldean Fatimatuk, gurasoek egina, kaiuko baten antza duen lera bat.