KANETARREN KRONIKAK (I): Piramide Gorria

Egilea: Rick Riordan

Argitaletxea: Mezulari

Ilustratzailea: Hieroglifikoak: Michelle Gengano-Kokmen

Itzultzailea: Koro Navarro

Ama hil zitzaionetik, duela sei urte, Carter Kane maleta batekin bizi izan da, mundu osoan zehar bidaian bere aitarekin, Julius Kane egiptologo bikaina. Hala, Carter etxean aritu da ikasten, eskolara joan gabe, eta Sadie haren arreba gaztea, berriz, aitona-amonekin bizi izan da Londresen. Carterrek desiratzen duen huraxe du Sadiek: eskola-lagunak eta bizimodu “normala” egiteko aukera. Bere arrebak ordea, Carterrek duena izan nahi luke: aitarekin egoteko denbora. Sei urte eman ondoren aparte bizitzen, anaia-arrebek ia ezer ez dute partekatzen. Orain arte. Percy Jackson and the Olympians sail arrakastatsuaren egilearen eskutik datorkigu Kanetarren Kronikak trilogiaren lehen ale hau, ekintza etengabea, umorea eta suspensea bateratzen dituena leialtasun eta heroismoko kontaketa epiko batean.