Kar Kardantxilo
Egilea: Txabi Arnal Gil
Argitaletxea: Giltza
Ilustratzailea: Julio Antonio Blasco
Nire auzokoaren terraza ikaragarri handia da. Terraza horretan, kaiola bat baino ez dago. Kaiolan, moko zorrotz, aurpegi gorri eta hegal hori-beltzeko txori txiki bat bizi da. Nire auzokoa agintzaile samarra da, eta txori gaixoari aginduak ematen dizkio etengabe: Ja-jan ezak, e-edan ezak, ka-kanta ezak, Kar-Kardantxilo!